Irudi geometriko lau itxiek, poligono izena hartzen dute.
Poligonoa, bere izkinetatik elkartuta dauden segmentuen jarraipenagatik mugaturiko planoaren zatia da, zeinek poligonozko lerro itxia irudikatzen baitute. Elementu nagusiak:
- Alboak: poligonozko lerroaren elementu bakoitza.
- Erpinak: bi segmentu edo hurrenez hurreneko alboen arteko intersekzio-puntuak.
- Barneko angeluak: bi hurrenez hurreneko bi albo bakoitzak zehaztuak; eta kanpoko angeluak: barnekoen betegarri bezala definituak.
- Diagonalak, edo hurrenez hurrenekoak ez diren bi erpin elkartzen dituen segmentuetako bakoitza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario